XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Beraz, tresneria berezia erabilita pezetatan aurreratuko litzatekeen guztiari A eta elementu horien kostuari K baderitzogu, emaitza ekonomikoa lor dadin A ampgt; K izan behar du.
Pieza berdineko multzoa mekanizatzeko, oratze-elementu gisa baraila arrunta erabiltzen da.
Horrek pieza aurrez marratzea, barailan pieza arreta handiz kokatzea eta ebaketa-fresa doitzea eskatzen du.
Guzti hori B mailako langile batek burutu behar du eta pieza guztia egiten 10 minutu behar ditu.
Baraila kokapen eta lotze azkarroko atzapar bereziez hornituz, C mailako langile batek 0,5 minututan egin dezake lan berbera.
B mailako langilearen minutuko kostua 10 pezetakoa eta C mailakoarena 8,5 pezetakoa dela jakinik, kalkulatu:
a) atzapar bereziak erabiltzea justifikatzen duen pieza-kopuru minimoa, berauen kostua 38.000 pezetakoa dela
b) 6.000 pieza eginda lorturiko irabazia.
a) B mailako langilearekin lorturiko piezaren kostua:
b) C mailako langilearekin lorturiko piezaren kostua:
Pieza bakoitzeko lorturiko aurrezkia: